XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oroitarriaren aurrean

1. (Peñagarikanok)
Zu Potzuagan sortua zinen
irailaren hiruan,
ta maitasuna beste ezer ez
zure bihotz ta buruan,
ta martxoaren hamaikan Jaunak
eraman edo eruan,
izar argi bat badegu orain
beizamatarren zeruan.

2. (Euskitzek)
Kanpotarrentzat Andres Hiberno
baina Beizaman Patxiko,
gure bizitza ez zendun pasa
alper eta belauniko,
oraintxe hogei urte pasatxo
igoa zinen betiko,
baina Beizaman zure izenik
inoiz ere ez da hilko.

3. (Peñagarikanok)
Pozez goratzen pozez gainezka
dago Beizama herria,
zure izenaz orratz aurrean
letra haundiz ezarria,
horra gizonek bere eskuez
labratutako harria,
beizamatarrok zaindu zazue
irudi maitagarria.

4. (Euskitze)
Hemen jaio ta kristau lanean
inoiz ez zenuen etsi,
gure bidea hemen guztiok
behar genioke eutsi.
Guk deabrutik asko degunez
eta santutikan gutxi,
zauden tokitik guri mesedez
bide ona erakutsi.